Bigarren Mundu Gerraren kronologia (1943)
Itxura
1943
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 14an - Winston Churchill, Franklin Delano Roosevelt, Charles de Gaulle eta Henri Girauden arteko Casablancako konferentziaren hastea. 1943ko aliatuen estrategiak, Siziliako inbasioa besteak beste, adostu ziren eta, gerra amaitzeko, Ardatzeko potentziei baldintzagabeko errendizioa exijituko zitzaiela erabaki zen.
- Otsailaren 2an - Sobietarren erabateko garaipena Stalingraden: Friedrich Paulus buru zuen VI. armada alemana errenditu zen.
- Otsailaren 9an - Guadalcanalgo kanpainaren amaiera: Japoniarren azken erresistentzia guneak garaiturik, estubatuarrak nagusitu ziren.
- Maiatzaren 13an - Tunisiako italiar eta alemaniar indarrak errenditu ziren. Era horretan, Iparraldeko Afrikako gerra amaitu zen.
- Uztailaren 5ean - Zitadelle operazioaren hasiera: alemaniar tropek Kursk hiriaren inguruan zeuden sobietar indarrei eraso zieten. Erasoaldia, ordea, alferrikakoa izan zen, sobietarrak jakinaren gainean zeudelako.
- Uztailaren 10ean - Husky operazioaren hasiera: britainiar, estatubatuar eta kanadiar tropak, 160.000 soldadu denetara, Siziliako hego-ekialdean lehorreratu ziren. Horrela, Ardatzaren aurkako bigarren frontea ireki zuten Europan.
- Uztailaren 24an - Italiako Kontseilu Faxista Nagusiak Benito Mussolini kargugabetu zuen.
- Uztailaren 24tik - Abuztuaren 3ra - Gomorrah operazioa: britainiar eta estatubatuar hegazkinek Hanburgo bonbardatu zuten. Horren ondorioz, 40.000-50.000 pertsona hil eta milioi bat etxerik gabe gelditu ziren
- Irailaren 3an - Aliatuak hegoaldeko Italiako Reggio di Calabrian lehorerratu ziren.
- Irailaren 8an - Pietro Badoglio jeneralak Italiaren errendizioaren berri eman zuen.
- Azaroaren 28tik abenduaren 1era - Stalin, Roosevelt eta Churchillen arteko Teherango konferentzia. Besteak beste, 1944ko maiatzean britainarrek eta estatubatuarrek iparraldeko Frantzia inbadituko zutela (Overlord operazioa) erabaki zuten.